3 urtetik gora txupetea erabiltzeak oso deformatzen du ahoa eta lenguaiaren aldetik ere nahiko kaltegarria da dislalia ugari izatearen erruduna baita. Ziur aski adituek gaitza gehiago komentatuko lituzketela (txantxarrak, ...) baina nire lanari dagokionez nik bi hauei emango nieke garrantzia gehiago.
Ahoa deformatze horretan gehien ikusten dena aho zapaiaren estutasuna ematen da. Txupetearen tetinak denbora luzean aho zapaiarekin kontaktuan egotean zurrut mugiendu horrekin bere forma nagusitzen du eta horren ondorioz hortzaginak ere mugi daitezke "mordida abierta" delako hori sortzen (goiko hortzak ez doaz bat behekoekin).
Dislalien aldetik oso erreza da ulertzea, kaltegarriena dena esparru honetan da txupetea ahoan izatean haurrek hitz egiten dutela eta, mingaina hartu behar duen posizioa fonema bat ahoskatzeko, beste zerbait okupatzen duela leku hori beraz, mingaina posizio oker bat hartzen du baina jakina, fonema horren soinua ez da aterako baizik eta beste bat.
Kontutan izango duzuelakoan nago, agur bero bat. Itxaso.